Gobierno Vasco

Armeria Eskola 1912 urtean sortu zen udalaren ekimenez, Eibar eta inguruko industriaren garapena bultzatzeko asmoarekin. Irakaskuntza garai hartako armen industriarekin lotura handia mantenduz hasi zuen, eta ondoren espezializatuz joan zen zehaztasun mekanikoaren, elektrizitate-elektronikaren, diseinu eta kalitatearen gestioaren,... arloetan.

Teknologia berrien aplikazioan bultzatzailea izanik, eta bere inguruko lantegiekin lotuta, azken hauekin eta bere lehengo ikasleen elkartearekin batera 1980. urtean “Tekniker Ikerketa Zentroa” sortu zuen. Garai hartan ezarritako bidearekin jarraitzeko interes eta ahaleginarekin Armeria Eskola gaur egun ezagutzen duguna izatera heldu da.

Goi mailako Lanbide Prestakuntzarako Berariazko institutua, publikoa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Departamentuaren menpe dagoena, eta Batxilergoa eta hasierako eta etengabeko erdi eta goi mailako Lanbide Prestakuntza eskaintzen dituena.

Hezkuntza eta ikasleen prestakuntzan egindako lanaren onarpen bezala hainbat sari lortu izan ditu.

© IEFPS Armeria
Telefono: 943203244 | Telefono: 943033822 | Fax: 943204114 | eibar@armeriaeskola.com