Gobierno Vasco

 

 

 

 

 

Web-orri honen bistaratze zuzena

"Internet Explorer-aren bidez litekeena da web-orri hau modu egokian ez ikustea.
Ondo ikusteko "Mozilla Firefox-en" edo "Google Chrome-ren" erabilera gomendatzen dugu.

Heziketa Zikloetan eta sarbide-proba prestatzeko ikastaroan onartzeko eta matrikulatzeko egutegia (2015-2016 ikasturtea)

2015/04/07

Ikastetxe berean maila errepikatzen dutenek edota 1. mailatik 2. mailara pasatzen direnek ekainaren 16tik uztailaren 6era egin beharko dute matrikula.

Gainontzeko ikaslerientzat:

  • Eskabideak eta dokumentazioaren aurkezpena: ikastetxean bertan maiatzaren 25etik ekainaren 5a arte, biak barne.
  • Eskatzailearen espediente akademikoa edota sarrera-proba gainditu izanaren ziurtagiria –proba hori Euskal Autonomia Erkidegoko 2015eko deialdian egin ez bada– aurkezteko: uztailaren 1eko 14:00ak arte.
  • Behin-behineko zerrendak : uztailaren 9a
  • Zerrendei erreklamazioak: uztailaren 13ko 14:00ak arte
  • Behin betiko zerrendak: uztailaren 15a
  • Onartutako ikasleen matrikula egiteko aldi arrunta: uztailaren 16tik 21era, biak barne

[+ informazioa]

Ikasturtearen hasiera

2015/07/22

2015-2016 ikasturtearen AURKEZPEN HARRERA, irailaren 9an, asteazkenean, Areto Nagusian izango da, eta ordutegi hau izango du:


Lehenengo maila guztiak 9:30etan


Bigarrengo maila guztiak 11:00etan


Ondoren, talde bakoitza bere tutorearekin bilduko da.


Ikasturteko “harrera” egunean, gure artean izan nahi zaitugu, bertan banatuko den dokumentazioa eta informazioa zeure antolakuntzarako lehen egunetik izatea garrantzitsua delako.

Tknika eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako eleaniztasunari buruzko jardunaldia

Tknika eta Eusko Jaurlaritzak antolatutako eleaniztasunari buruzko jardunaldian, Armeria Eskolako zuzendaria izan da hizlarietako bat. Eskolak azken 5 urteetan izandako ibilbidea eta etorkizuneko ildo estrategiko nagusiak azaldu ditu Jose Luis Novoak. Ategorri Tartanga, Tolosaldea GLHBI eta Zubiri Manteo ikastetxeek ere parte hartu dute jardunaldi honetan.

Erronka bidezko metodologia

2015/06/19

Mekatronika Industrialeko goi maila zikloko lehenengo kurtsoko ikasleek 2014/2015 ikasturtean proiektu baten parte hartu dute. Proiektuaren helburu nagusienetako bat erronka bidezko metodologia erabiltzea izan da eta mekatronika zikloko lehenengo mailako modulu desberdinak elkarlanean jarriz.

 

Diseinatu beharreko sistema, motor baten bitartez, errodamenduz osatutako 2 euskarritan doan ardatz bateri mugimendu aldakorra eragitean datza eta bi disko eki-libratzaile. Gainera, piezen muntaia, mekanizazioa eta sistemaren habiadura erregulagarria ikasleek beraiek egin behar izan dute. Guzti honek, Irudikapen grafikoa, Fabrikazio prozesuak, Sistema elektriko eta Elektronikoak eta Makinen elementuak moduluak erlazionatzea eragin du.

Saudi Arabiako ordezkaritzako bisita

2015/06/05

Ekainaren 4an Saudi Arabiako ordezkaritza bateko bisitara jaso dugu Armeria Eskolan. Zehazki, Adel Abdulaziz, Muhayil-Assir-eko (Penintsulako hegoa) Lanbide Heziketako College-ko Giza Baliabide-arduraduna, Mohammed Al Khasaff, iman erlijiosoa eta Muhayil-eko komunitateko kide nabarmena, eta José Rejo, ikastetxeko zuzendaria.

 

College horretan ikastetxea eskualdearen garapen sozioekonomikoan partaide izateko proiektua abiarazten ari dira, aspalditik Euskadin egiten ari denaren estilora. Lanbide Heziketa, enplegua eta garapen ekonomikoaren arteko erlazioa zuzenean ezagutzea bisitaren arrazoia izanez. Armeria Eskolako errealitatea eta Debabarrenako garapenean bere parte-hartzea ezagutu ahal izan zuten.

LogoFacebook

LogoTwitter

LogoYouTube LogoFlickr

© IEFPS Armeria
Telefono: 943203244 | Telefono: 943033822 | Fax: 943204114 | eibar@armeriaeskola.com